ARRAZAKERIA
Arrazakeria gaur egun puri-purian dagoen gaia da. Baina, zen da arrazakeria? Noiz eta non agertu zen? Zer eragina du gizartean arrazakeria? Zeintzuk dira estereotipoak? Eta nola eragiten du honek gure bizitzan? Nortzuk daude arrazismoaren kontra?
Arrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke, eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute jatorria Europan XX. mendean sortu zen, “arraza zuria”, gizartearen gainean zegoenean.
Izan ere, baieztatu egin da lehenengo arrazakeri aurrekin modernoa Espainian eman zela XV. Mendean, juduak, moroak eta abarreko arrazak Espainiatik kanpo bota nahi zituztela. Haatik, gaur egun pixkanaka arrazakeria gainditzen ari da, nahiz eta oraindik kasuak eman.
Arazoak errealak dira bai, baina arazoak jatorri ezberdineko pertsonei leporatzen zaizkie azaleko arrazoiketa sinpleak eginda. Esaterako: lan egoera ezegonkorrak, delinkuentzia edota segurtasuna. Eskubiderik ez esatearen edo batzuek gaizki ordaindutako laneko onartzea, etorkinen errua izango balitz bezala.
Bada arrazista den jendea, baina ezagutzen ditugu zenbait talde non gogor borrokatzen dute gailentasun hori izateko. Skinhead taldea adibidez ona ez ezik modernoa ere da. Hiri tribu honek etorkinak jo, iraindu eta batzuetan zauri serio egiten diote. Naziak alabaina kasu esanguratsuena eta izugarriena da. Nazien ustez germaniarrak juduak baino arraza nagusi bat zen. Hala ere herri eta hiritar askok etorkinak langabezia ekartzen ari direla diote, arrazakeria dela eta ordu gehiago lan egiten dutelako diru gutxiagoren truke. Beraz, ez da arraroa etorkin asko Espainiako lantegietan lan egiten ikustea.
Laburbilduz, arrazakeria zenbaiten ustez, kultura bakoitzaren ezaugarriei bere horretan iraunarazteko modurik onena kulturak ez nahastea da, nor bere herrian garatzea eta bere kulturaren arabera bizitzea. Eta immigrantea hainbat herritan sar daitezen eragozteko aitzakia bihur daiteke hori. Nire iritziz etorkinak jotzen, iraintzen eta hiltzen dituzten arrazistak ez daude burutik sano, beraz kartzelara ez ezik psikologo batera ere eraman beharko lituzkete. Alegia gure senak errespetu eta beldurrarekin erantzuten duela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario