ASKATASUNA
Askatasuna pertsonek betidanik lortu nahi izandako zedeen artean baliteke nagusiena izatea. Baina zer da askatasuna? Giza askatasuna existitzen da edo itxurazkoa baino ez da? Benetan askeak gara edo aske sentitzen gara? Askatasunari beldur?
Askatasuna nire ustez esanahi eta konplexutasun handiko kontzeptu bat da, zein gizarte eta kulturaren arabera ezberdin interpretatzen den. Askatasuna aukeratzeko gaitasunarekin lotura duen hitza da. Honen arabera, baieztatu egin ahal da askatasuna helburuak lortzeko autonomia dela.
Jende askorentzat erlijioa askatasuna da, baina beste askoren ustez erlijioa gizarteak heriotza eta zorigaitzei beldur izateagatik sortutako salbazio modukoa da.
Bestetik, askatasuna bi adar ezberdinetan bereiz daiteke: barne askatasuna eta kanpo askatasuna. Nire ustez gaur egun, guk askatasun osoz egiten dugula gauzak pentsatu arren, publizitateagatik, gure inguruan dauden pertsonen iritziagatik … ez gaude askatasun osoz aritzen.
Baita ere, interesgarria izango zen egungo aurrerapen teknologikoek gizakiaren askatasunean duten eragina. Batzuen ustez askatasuna galarazten baitute eta beste batzuetan, bizkortu.
Gai hau laburbilduz, askatasuna autonomiaz aukeratzeko gaitasunarekin lortzen den eta bi motatakoa izan daitekeen kontzeptu zabala da. Nire ustez, askatasuna ez dago inoren menpekoa, pertsonala baizik, bakoitzarentzat askatasuna ezaugarri eta zentzu ezberdin bat duelako eta elementu desberdinetan aurkitu ditzakeelako. Esan nahi dut, kultura bateko pertsona batentzat hitzarmenezko ezkontza askatasuna den bitartean, niretzat, ordea, esklabotasuna izango litzakete, azken finean ez baitut askatasunez erabaki nork maite dudan. Sinesmen araberakoa ere bada.
Hau guztiarekin, komentatu behar dut aurrerapen teknologikoek askatasun fisiko, hau da, gehiago izateko aukera ematen duten arren, alderdi ezberdineko hainbat gauza ezagutzeko aukera ematen baitute. Ez dut uste barnekoa lortzeko laguntzarik eskaintzen duenik. Kanpoko askatasuna lortzeko barruko askatasuna lortu egin behar da lehenengo, eta hori zoriontasunarekin baino ez da lortzen.
1 comentario:
Gustatzen zait bloga. Letra tipo handi eta kolore bakarrekoa eta mezu guztietan irudiak edota bideoak jarriz gero hobe, nik uste...
Esaterako, askatasunaren gaiarekin, bideo hau:
http://youtu.be/CPWdCvwqQI0
Publicar un comentario