ZER DA FILOSOFIA?
Jendeak ez daki baina etengabe filosofatzen ari da. Filosofia arrunta da, eguneroko bizitzan erabiltzen den jakintza eta pentsatzeko era da. Zer da filosofia eta zein bere xedea? Zer da filosofatzea eta zertarako balio du? Zerk bultzatzen gaitu filosofatzera? Zer erlazio dago filosofia eta erlijioaren artean? Zer egiten dute filosofoek?
Filosofia K.A VI. mendean sortu zen Grezian, zehazki, Mileto eta eguneroko gertakariak azaltzeko izan zen aldaketarekin lortzen da. Filosofia jakintza - modu bat ere izan daiteke, hau da, naturaren eta gizakiaren errealitatea adierazteko bide bat. Filosofiaren xedea hausnarketa arrazionala da, zoriona eta egia ere.
Filosofatzea filosofiaren ekintza da, hau da, filosofatzen ari garela esaten dugunean pentsatzen dugula esan nahi du. Haatik, filosofia gizakien bizitzarako ezinbestekoa da, galderak planteatzeko balio gaitu, horrela, erantzun egokiak aurkitzen saiatzen garenean, inkognita gehiago agertzen direla konturatzen gara. Baina bada jakintza esaten dutenean mina eransten dion filosofiak, eta zera esan nahi du, zenbat eta gehiago jakin orduan eta sufrimendu handiagoa izango dugula.
Gizaki filosofatzeak jakin mina ez ezik mundua, gauzak eta jendeari buruzko iritziak emateko ere bultzatzen gaitu. Esaterako, filosofatzen duen pertsona batek egingo lituzkeen galderak ez litzateke azaleko pertsona batenak bezain sakonak izango.
Erlijioa filosofiaren inguruan kokatzen da, baina filosofian arrazoia erabiltzen fa eta erlijioan, ordea, jainkoari buruzko sinesmenak planteatzen dira.
Filosofiak haien aurrekoak aztertzen dituzte eta galdera guztiei arrazoiketa edota erantzun egokia bilatzen saiatzen dira.
Laburbilduz, filosofia pentsatzeko ekintza da eta eguneroko bizimoduarentzat ezinbestekoa ere. Nire aburuz, filosofia ezinbestekoa da zeren gauzak esaterakoan logika erabiliko bagenu gure hizkera aberastu eta gure argudiaketa era koherenteagoa izango lirateke. Baina nik uzte filosofia lehen orain baino erabiltzen zela, zeren gaur egungo gizarteak ez du lehen beste jakiteko beharra. Amaitzeko esan behar dut edonon entzun dezakegula pentsarazten dizkigun esaldi filosofikoak, beraz filosofia pentsatzeko era desberdinak da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario