12 de octubre de 2012

SOZIALIZAZIO PROZESUAN GURASOAK, ESKOLA ETA... AITON-AMONAK!!

Pasa den egunean, astelehen eta asteazkenero lan egiten dudan ikastolako sarrerara ailegatu nintzenean, guraso beste aiton-amona ikasleak itxaroten zenbiltzatela deigarri egin zitzaidan. Aiton-amona umezain gixajoak!!

Bat-batean, argiaren abiadurari lehia eginez, honako galdera agertu zitzaidan buruan: ZER NOLAKO HEZIKETA JASOTZEN DUTE AITON-AMONEKIN DENBORA IGAROTZEN DUTEN UMEEK?

Buruan nonbait galdera bueltaka zebilen, baina ikasleei klasea eman behar nienez, galderarekin jarraitu nuen metroan. Baina, ez al da berdina gorasoengandik eta aiton-amonengandik jasotzen duten heziketa? Bata beste baino hobea ala soilik diferentea? Metroaren geltokien izenak esaten zuen emakumearen ahotsari goinontzeko ideien artean hauxe gainezarri zitzaion: BALITEKE AITON-AMONEK ALDEZ AURRETIK GURASOAK IZAN DIRELAKO ETA, HORTAZ, ESPERIENTZI EREMUA ZABALAGOA  DUTELAKO, UMEEN GURASOEK BAINO HEZIKETA GARATUAGO BAT ESKAINTZEA.

Etxera heldu, eta interneten dokumentatu ondoren Francisco Voli, idazlea eta Espainiako Kultur Instituazioaren  Ohorezko Lehendakaria dena, nirekin bat zetorrela, edo baliteke nik berarekin ados egotea, konturatu nintzen.

Hona hemen gaiaren ikuspegi bat, ZEIN DA ZUENA?



No hay comentarios: