Gimnasi Erritmikoko entrenatzaile moduan hasi nintzen ikastola batean lan egiten orain dela pare bat egun. Lehenago, pertsona asko osatzen zuten Kluba batean egon arren, espazio honetan lan egitea berezia egiten zait.
Lehenengo egunean eskola orduetatik kanpo egiten den ekintzaren arduradunekin geratu nintzen ikastola ikusteko eta dituzten arauak eta helburuak eta landu beharreko materiala zein zen jakinarazteko. Deigarria iruditu zitzaidan AMPAk antolatutako ekintza bat izatea, hots, gurasoen eskuari esker funtzionatzen zuela.
Ikastolatik "bisita espres" egin ostean, bertan lan egiten zuten pare bat andereño, bedelak, idazkaria, garbilariak eta nireak diren ikasleen gurasoak aurkeztu zizkidaten. Izen asko, korridorea anitza, 7 giltza desberdin...
Hau guztia eskola komunitatearen eredu garbia iruditzen zaidalako komentatzen dizuet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario