Bizi garen munduak gizabanako bakoitzari gizartaratzeko exijentzia maila handia eskatzen dio. Sozializazio prozesu horretan elkarrekintza eta komunikazioa dugu garrantzitsu, ondorioz lehen hezkuntzan hori garatzen saiatuz.
Komunikazioa lantzeko talde lanak eta aurkezpenak egiten ikasten da, baina erabiltzen al da gure inguruan ditugun baliabide guztiak? Norainoko etekina lortzen dugu?
Musikak eta hitzak adierazpen eta antolakuntza modu batzuk partekatzen dituztela ukaezina da, komunikazio bi bide hauek erritmoa, entonazioa, dinamika eta agogika baitituzte amankomunean. Biak elementu hauen beharra dute entzulea edo hartzailearen interesa mantentzeko. Transmititu nahi denaren arabera modu batean edo bestean adierazten da bakiotzaren burua. Musikan berdina gertatzen da, geldiuneak, azentuazioa eta kadentziak ditu. Gainera, bi azalpen erak planteamendua-aurkezpena, garapena-korapiloa eta bukaera dute transmititu nahi duten historioa kontatzeko.
Bukatzeko, ukaezina da musika hizkuntza unibertsala ez den arren izanez hizkuntza bat da, eta adierazpen bide bat ere bai. Beraz, erabil dezagun musika gizartaratzeko!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario