12 de octubre de 2012

SOZIALIZAZIO PROZESUAN GURASOAK, ESKOLA ETA... AITON-AMONAK!!

Pasa den egunean, astelehen eta asteazkenero lan egiten dudan ikastolako sarrerara ailegatu nintzenean, guraso beste aiton-amona ikasleak itxaroten zenbiltzatela deigarri egin zitzaidan. Aiton-amona umezain gixajoak!!

Bat-batean, argiaren abiadurari lehia eginez, honako galdera agertu zitzaidan buruan: ZER NOLAKO HEZIKETA JASOTZEN DUTE AITON-AMONEKIN DENBORA IGAROTZEN DUTEN UMEEK?

Buruan nonbait galdera bueltaka zebilen, baina ikasleei klasea eman behar nienez, galderarekin jarraitu nuen metroan. Baina, ez al da berdina gorasoengandik eta aiton-amonengandik jasotzen duten heziketa? Bata beste baino hobea ala soilik diferentea? Metroaren geltokien izenak esaten zuen emakumearen ahotsari goinontzeko ideien artean hauxe gainezarri zitzaion: BALITEKE AITON-AMONEK ALDEZ AURRETIK GURASOAK IZAN DIRELAKO ETA, HORTAZ, ESPERIENTZI EREMUA ZABALAGOA  DUTELAKO, UMEEN GURASOEK BAINO HEZIKETA GARATUAGO BAT ESKAINTZEA.

Etxera heldu, eta interneten dokumentatu ondoren Francisco Voli, idazlea eta Espainiako Kultur Instituazioaren  Ohorezko Lehendakaria dena, nirekin bat zetorrela, edo baliteke nik berarekin ados egotea, konturatu nintzen.

Hona hemen gaiaren ikuspegi bat, ZEIN DA ZUENA?



2 de octubre de 2012

BERRIKUNTZAK BLOGGEAN

Kaixo lagunok!!

Blogga pixkanaka forma hartzen ari da. Orain arte egutegia, erlojua, blogg helbideak, kontaktuko eposta eta beste gadget berri batzuk txertatu dira. Lan arina dirudien arren askotan zer idatzi ez dakidal nabil.



Momentuz, niretzat diferentea den lan hau teknologia berrietan zein atzeratu nagoen konturatzeko balio dit. Barregarria da nola ni baino 10 urte gazteagoak diren umeak "solturaz" dabilela gora eta behera mundu zabal honetan... Lástima, ikasi beharko!!

Dena den, desmotibazioa txiki honen aurka egiteko trukua badut: guraso eta amama-aititeren aurrean ordenagailuko teklak arin-arin jo, idazten duzuna ulertzen ez duzun arren. Txundituta utziko dituzu!!!

Hurrengora arte : )

30 de septiembre de 2012

MUSIKA


Bizi garen munduak gizabanako bakoitzari gizartaratzeko exijentzia maila handia eskatzen dio. Sozializazio prozesu horretan elkarrekintza eta komunikazioa dugu garrantzitsu, ondorioz lehen hezkuntzan hori garatzen saiatuz.


Komunikazioa lantzeko talde lanak eta aurkezpenak egiten ikasten da, baina erabiltzen al da gure inguruan ditugun baliabide guztiak? Norainoko etekina lortzen dugu?

Musikak eta hitzak adierazpen eta antolakuntza modu batzuk partekatzen dituztela ukaezina da, komunikazio bi bide hauek erritmoa, entonazioa, dinamika eta agogika baitituzte amankomunean. Biak elementu hauen beharra dute entzulea edo hartzailearen interesa mantentzeko. Transmititu nahi denaren arabera modu batean edo bestean adierazten da bakiotzaren burua. Musikan berdina gertatzen da, geldiuneak, azentuazioa eta kadentziak ditu. Gainera, bi azalpen erak planteamendua-aurkezpena, garapena-korapiloa eta bukaera dute transmititu nahi duten historioa kontatzeko.

Bukatzeko, ukaezina da musika hizkuntza unibertsala ez den arren izanez hizkuntza bat da, eta adierazpen bide bat ere bai. Beraz, erabil dezagun musika gizartaratzeko!!!


27 de septiembre de 2012

KAIXO, AMARA BERRI SISTEMA NAIZ


El sistema educativo nórdico es el ejemplo a seguir, pero, ¿qué me decís de el sistema Amaraberri?

Amara berri sistema Donostiako "Amara Berri" eskola publikoak sortutako hezkuntza kooperatiboan eta hezkidetzan oinarria duen ikaskuntza berritzailea da. Berezitasuna 2 maila ezberdineko ikasleak klase berdinean daudela izan daiteke. Bestalde, irakaslearen funtzioa ekintzak proposatzea eta ikasleen arteko elkarlaguntza erraztea eta bideratzea da. Beraz, ikaslea izango da garrantzitsua den subjektua.


Metodologia erak ez du baliabide teknologiko berrien  beharra ahozkotasunari ematen baitzaio inportantzia.


Hemen interesantea izan dakiozuen bideotxo bat (Azpitituluak gaztelera daude!!) :




Uste dut askotan etxeko produktueari kasurik egiten ez diogula, gehienetan huts eginez!!

20 de septiembre de 2012

HEZIKETA HOBEA EDO DIFERENTEA?




Blogga estreinatzearren XX. eta XXI. mendearen arteko heziketei buruz hausnartzen uzten zaituztet.

Para estrenar el Blogg os dejo reflexionando acerca de la educación de los siglos XX y XXI.